01_arantzazu%20logo%20blanco

Arantzazu,
entzuten ikasteko gunea

Asteburuko proposamen soila, isiltasunean.

Geratu
eta zeure buruarekin bat egiteko premia baduzu
Egin etena
Hartu denbora
Isiltasuna egin
(ber)deskubritu zeure burua hemen

2024ko irailaren 20tik 22ra

Norberarentzat denbora hartu eta etena egin nahi duten pertsonentzat

Helburuak

Leku honen historiara eta espazioetara gerturatu, zertarako?

• Isiltasuna (ber)deskrubritzeko.
• Geure buruarekin eta bizitzarekin bat egiteko
• Inguruari so, begirada lantzeko
• Hobeto bizitzen eta zoriontsuago izaten saiatzeko


Metodologia

• Azalpen laburrrak espazioak hobeto ezagutzeko
• Bakarka lantzeko argibideak
• Nor bere kasa egoteko denbora librea
• Taldean elkarbanatzeko aukera


Lekukotzak

“Egun hauek niretzat opari hutsa izan dira. Aberastuta noa."

Salvador

“Leku honetan harrera egin gaituzuenoi eskerrak ematea. Lekua oso ezaguna zen niretzat, baina halako begirada desberdinarekin ikusirik, lehen ezagutzen ez nuen lasaitasunarekin noa."

Axun

logoarantzazu

Intereseko datuak

Non: Arantzazun, Asis Topagunean (lehengo gogartetxean)
Noiz: 2024ko irailaren 20tik 22ra
Bidelaguna: Garbiñe Uria
Prezioa: 135€
Prezioan Arantzazuko Asis Topaguneko egonaldia eta tailerraren beraren kostua sartzen dira.
Ordainketa: asteburuan bertan, eskudirutan edo txartel bidez
Taldea 10-15 lagunekoa izango da gehienez
Izen-ematea: 669 25 68 52 - casaretiroarantzazu@gmail.com