01_arantzazu%20logo%20blanco

Arantzazu,
norberarengandik harago bilatzeko lekua.

Asteburuko proposamen soila, isiltasunean.

Badago zerbait neurgarria eta kontrolagarria ez dena. Galderak sortzen dira bizitzan, eta horiei ez diegu erantzunik aurkitzen eta ez dakigu zer egin haiekin.
Isiltasunerako eta nork bere burua entzuteko denbora eskaintzen da.

Arantzazu, 2024ko maiatzaren 17tik 19ra

Bila dabiltzan pertsonentzat,
bizitzaren galderei aurre egin nahi dieten lagunentzat.

Helburuak

Leku honen historiara eta espazioetara gerturatu, zertarako?

• Geure buruari zentzuari buruz galdetzeko.
• Geure burua traszendentziara irekitzeko.
• Norberaren buruarengandik harago kokatzen den bilaketa abiaraztea.


Metodologia

• Azalpen laburrrak espazioak hobeto ezagutzeko
• Bakarka lantzeko argibideak
• Nor bere kasa egoteko denbora librea
• Taldean elkarbanatzeko aukera

logoarantzazu

Intereseko datuak

Non: Arantzazun, Asis Topagunean (lehengo gogartetxean)
Noiz: 2024ko maiatzaren 17tik 19ra
Bidelaguna: Juan Miguel Dorronsoro
Prezioa: 135€
Prezioan Arantzazuko Asis Topaguneko egonaldia eta tailerraren beraren kostua sartzen dira.
Ordainketa: asteburuan bertan, eskudirutan edo txartel bidez
Taldea 10-15 lagunekoa izango da gehienez
Izen-ematea: 669 25 68 52 - casaretiroarantzazu@gmail.com